Imagen Asociación Sarea con eslogan de Apoyo VIH / SIDA en Pamplona, Navarra
Berriak Orokorrak BERDINTASUNEAN HAZI/CRECIENDO EN IGUALDAD

BERDINTASUNEAN HAZI/CRECIENDO EN IGUALDAD

Astelehena, 2019(e)ko uztailak 22
Share/Save/Bookmark


HAZI proiektua martxan jarri dugu jadanik, proiektu honen xedea bikote-harremanetan ematen den generoko indarkeriaren prebentzioan, osasun-sexualean eta konpetentzien jabetze-prozesuaren bidez ahalduntze pertsonalean laguntzea da.

Proiektua 12-20 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, nagusiki. Programa laguntza pertsonalaz eta formakuntzaz osatua dago:

  • FORMAKUNTZA
    Osotara 24 orduko formakuntza egingo da, SARE ELKARTEAN (Suecako hiria, 5 baxua-Errotxapea auzoa) astearte eta ostegunetan, 17etatik 19ak arte.

    • Indarkeriaren Prebentzioa nerabeen eta gazteen bikote harremanetan (8h). Egunak: Irailak 17, 19, 24 eta 26.
    • Osasun sexuala (8h). Egunak: Urriak 1, 3, 8 eta 10.
    • Zeharkako konpetentziak: Adimen emozionala, autoestima eta gatazken ebazpena (8h). Egunak: Urriak 15, 17, 22 eta 24.
  • LAGUNTZA INDIBIDUALA
    Banakako elkarrizketak egingo dira (2h) formakuntza baino lehen, formakuntza bitartean eta formakuntza ondoren.

EZ GALDU AUKERA!
Izena emateko creciendoberdintasunean@gmail.com posta elektronikora idatzi edo WhatsAppren bidez 602215222 telefono-zenbakira.

 

 

PROBA EGIN


_
Get Adobe Flash Player here

 

Arrisku praktikak izan badituzu, deitu hitzordua hartzeko (948 384 149) eta GIB-HIESaren proba azkarra egin ezazu.

Gogotatu anonimoa, erreza eta minik gabekoa dela. Proba egin ezazu.

BIDEOAK


_
Get Adobe Flash Player here

 

Bideo gehiago ikusi

There are no translations available.