Imagen Asociación Sarea con eslogan de Apoyo VIH / SIDA en Pamplona, Navarra
Informatu HIES / GIB

Zer da Hies-Gib

Share/Save/Bookmark

 

Zer da gib/hiesa?


GIBak gure sistema immunitarioan eragiten du: organismoaren defentsak suntsitzen ditu eta, beraz, infekzioak hartzeko arriskua handitzen da.

 

Hiesa GIBaren infekzioaren fase larriena da. Organismoaren defentsak oso egoera txarrean daude eta infekzioak sortzen dira, germenek, parasitoek eta birusek –edo baldintza normaletan agertuko ez liratekeen minbizi mota batzuek– sortutakoak.


GIBa duten pertsona askok itxura osasungarria dute eta ongi sentitzen dira; infekzioa hartu eta hasierako urteetan, bereziki. Horietako batzuek, infektaturik daudela ere ez dakite. Pertsona bat seropositiboa da infektatzen den unean berean. Hiesa duela esaten da, GIBarekin infektaturik egonda infekzioaren faserik larrienean dagoenean.

 

GIBaren infekzioaren edozein fasetan, prebentzioneurri egokiak hartzen ez badira, beste pertsona batzuei transmititu daiteke. Infekzioa berandu diagnostikatzean tratamenduaren eraginkortasuna eta bizi-kalitatea murrizten dira.

 

GIBa nola transmititzen den jakitea, babesteko lehen pausoa da


GIBa transmititzeko bideak oso ezagunak dira eta, beraz, babestea ez da zaila. Ezjakintasunak, arriskua kontuan ez hartzeak, beste pertsona batzuei soilik eragiten dien arazoa dela uste izateak… ahultzen gaitu.


Infekzioari eta transmisio-bideei buruzko oinarrizko ezagutza izatea, aurreiritzirik gabekoa; hori da babesteko modu eraginkorrena. Praktika arriskutsuak izan badira, laguntza profesionala lehenbailehen bilatzea da jokabide hoberena.


GIBarentzat, zaila da giza gorputzetik kanpo bizitzea. Erraz lehortzen da eta giza gorputzetik atera eta hainbat ordura desaktibatu egiten da. Infekzioa transmititzeko, GIBaren birusak infektatuta dagoen pertsona baten odola, semena, baginako jariakina, amaren esnea edo, neurri txikiagoan, semen-aurreko likidoa organismoan sartu behar dira; jariakin horiek pertsona baten odolarekin edo mukosekin (ondestearen, baginaren, zakilaren eta ahoaren estaldura) kontaktuan jarri behar dira. Birusa transmititu ahal izan duten praktikak egin izanez gero, garrantzitsua da aholkua eskatzea. Beldurra izan eta ez galdetzeak ez du babesten.


Egun, diagnostiko asko berandu egiten dira, infekzioa gertatu eta 10 urtera, batzuetan. Emaitza ateratzen denean, sistema immunitarioa hain dago hondatuta, ezen infekzioa hies kasu bat izatera arte garatu baita. Proba egin eta lehenbailehen diagnostikatzeak aurreikuspena asko hobetzen du. Izan ere, egungo tratamenduekin, sistema immunitarioaren suntsipena motel daiteke eta beraz, baita hiesaren garapena ere. Hala ere, oraindik ez dago GIBaren kontrako txertorik, ezta tratamendu sendatzailerik ere. Dena den, tratamendurik hoberena prebentzioa da.

 
There are no translations available.

PROBA EGIN


_
Get Adobe Flash Player here

 

Arrisku praktikak izan badituzu, deitu hitzordua hartzeko (948 384 149) eta GIB-HIESaren proba azkarra egin ezazu.

Gogotatu anonimoa, erreza eta minik gabekoa dela. Proba egin ezazu.

BIDEOAK


_
Get Adobe Flash Player here

 

Bideo gehiago ikusi

There are no translations available.