Imagen Asociación Sarea con eslogan de Apoyo VIH / SIDA en Pamplona, Navarra
Informatu Prebentzioa-transmisioa

Prebentzioa-Transmisioa

Share/Save/Bookmark

Nola transmititzen da GIBa?

Infektatuko pertsonen bost fluidok soilik –odolak,semenak, baginako jariakinak eta, hein batean, amaren esneak eta semen-aurreko likidoak– dute birusa transmititu ahal izateko adinako birus kontzentrazioa.

SEXU-TRANSMISIOA

Sexu-praktika arriskutsuak preserbatiborik gabeko uzki-, bagina- edo aho-sarketa dira, pertsonetako bat edo biak infektaturik badaude.

Transmititzeko edo berriz infektatzeko arriskua praktika  baten edo bestearen araberakoa da, eragiten dien mukosen hauskortasunaren araberakoa. Praktika arriskutsu bakar bat nahikoa da infektatzeko. Beraz, zenbat eta praktika arriskutsu gehiago izan, GIBa edo sexu-transmisio bidezko beste infekzio batzuk hartzeko aukera orduan eta handiagoa izango da.

  • UZKI-SARKETA
    Arrisku gehien duen sexu-praktika. Uzkiko mukosa  guztien arteko hauskorrena da eta erraza da sarketan urratu txikiak egitea. Lesio horiek transmisioa errazten dute, infektatutako pertsona sartzen duena bada, batez ere.
  • BAGINA-SARKETA
    Transmisioa gerta liteke, infektatutako pertsona gizona zein emakumea izan. Gizona infektaturik badago, semena baginako mukosarekin kontaktuan egongo da, eta horrek, emakumea infektatzeko arriskua handituko du. Emakumea infektaturik badago, baginajariakinak eta hilekoaren odol arrastoak, halakorik dagoenean, uretrako mukosarekin kontaktuan egongo litzateke. Bi kasuetan transmisio-arriskua dago. Semenak zein bagina-jariakinak birus kontzentrazio handia dute. Emakumeak ahulagoak dira GIBaren aurrean. Semena nahiko denbora egoten da bagina-mukosarekin kontaktuan. Egoera berezi batzuek –menopausiak, esaterako– ahultasun hori handitzen dute, bagina-epitelioak lodiera galtzen duelako eta errazago lesionatzen delako. Horrez gain, haurdun geratzeko arriskurik ez egotean, arrisku-pertzepzioa txikitu eta preserbatiboa gutxiago erabiltzeko joera izan daiteke.
  • AHO-SARKETA
    Praktika arriskutsu bat da; izan ere, infektatzen duten jariakinak (semena edo bagina-jariakina) kontaktuan jartzen dira ahoko edo eztarriko mukosekin. Praktika horretan, ahoarekin estimulatzen duenarentzako arriskua handiagoa da eiakulazioa irensten bada eta cunnilingusean hilekoaren arrastoak badaude.
  • Prebentzioa
    Uzki-, bagina- edo aho-sarketako sexu-harremanak izaten diren aldioro, garrantzitsua da preserbatiboa modu egokian erabiltzea, edo latex lauki bat, cunnilingusean. Preserbatiboek, jostailu erotikoak babesteko ere balio dute.Beren sexu-harremanetan preserbatiboa gehiago erabili nahi ez duten bikoteentzat gomendagarria da GIBaren proba egitea. Sexu-transmisio bidezko infekzio bat (STI) izateak GIBak infektatzeko aukerak handitzen ditu, ultzera genitalak(herpes genitalak edo sifilisa) sortzen dituztenak izateak, zein halakorik sortzen ez dutenak (gonokozia, klamidiaren infekzioa, trikomonak, giza papilomaren birusak sortutako infekzioa); izan ere, mukosak puztarazi eta beren erresistentzia aldatzen dute.

Gizonezkoen preserbatiboa erabiltzeko gomendioak:

  •  Preserbatibo homologatuak erabili eta iraungipen-data begiratu.
  •  Ez direla beroan eduki egiaztatu.
  •  Leku bero eta hezeetan gordetzea ekidin, hala nola autoaren guanteran.
  •  Preserbatiboarekin bat datozen jarraibideak irakurri.
  •  Poltsatik kontuz atera; ez dezatela azkazal, hortz edo eraztunek urratu.
  •  Edozein sarketa gertatu baino lehen jarri, zakila tente dagoela. Puntari heldu behatzekin, estutuz deposituko airea husteko, eta zakilaren oineraino zabaldu.
  •  Eiakulatu eta berehala, zakila atera, tentetasuna galtzen hasi aurretik; hori guztia preserbatiboari helduz, ez dadin atera.
  • Lubrifikatzaileak erabiltzen direnean (uzki-sarketan, beti gomendatzen da), ur-oinarria dutenak edo silikona-gelak erabili eta SEKULA EZ oinarri koipetsua dutenak (olioa eta baselina, esaterako); izan ere, latexa suntsitzen dute eta kondoia hautsarazten dute.
  • Behin erabili eta gero, korapilo bat egin eta zakarrontzira bota. Ez bota komun-zulora. Ez dira sekula berrerabili behar, eiakulazioa izan edo ez.
  • Hausten bada, profesional baten aholkua bilatu behar da, lehenbailehen.

Emakumeen preserbatiboa erabiltzeko gomendioak:

  • Gizonezkoena bezain preserbatibo seguru eta erresistentea da.
  • Lubrifikaturik dago, kanpotik zein barrutik.
  • Poltsatxoa kontuz ireki behar da, ez urratzeko.
  • Tanpoia jartzeko posizio berean sartu. Barruko eraztunari (preserbatiboaren zati itxia) erpuruarekin eta erdiko behatzarekin heldu, marrazkiak adierazten dun gisa. Preserbatiboa ongi jarririk dagoela jakingo duzu, barruko eraztuna, ia-ia, ezin duzunean behatzarekin ukitu. Kanpoko eraztuna baginatik at geratu behar da.
  • Ez da beharrezkoa preserbatiboa sarketaren ondoren berehala ateratzea, gizonezkoenarekin egin behar den gisa.
  • Sarketa bakoitzerako preserbatibo berria erabili, edo harreman berean bikotez aldatzen baduzu.
  • Leuntasunez atera eta bere poltsatxoan sartu, zakarrontzira bota baino lehen.
  • Ez bota komun-zulora.

TRANSMISIO PERINATALA

GIBak infektatutako pertsona baten odola beste pertsona baten odol-isuriarekin kontaktuan jartzen denean gertatzen da. Xiringak partekatzeak GIBa zein hepatitis B eta Ca transmititzeko arrisku handia du. GIBaren infekzioa xiringak edo orratzak eta substantziak disolbatzen diren ontzia partekatzegatik gerta liteke. Odola, hemoderibatuak edo transplante bat hartzean GIBa transmititzeko arriskua zero da ia. Izan ere, Espainian, 1987tik aurrera, produktu biologiko horiek guztiek GIBa duten ikusten da.

Prebentzioa

Aurrea hartzeko, sartzeko materiala (xiringa, orratza eta nahasteko ontzia) behin baino ez da erabili behar,
eta ez da partekatu behar. Tatuai edo piercing bat egiten bada, nahitaezkoa da behar gisa akreditatutako zentro batera joatea.

TRANSMISIO-BIDE PERINATALA, BERTIKALA EDO AMARENGANDIK SEMEARENGANAKOA

Haurdun dagoen emakume batek GIBaren infekzioa duenean gerta litekeena da; haurrari transmititzen dio haurdunaldian barna, erditzeko unean edo esnean ematen dionean.


Prebentzioa

Garrantzitsua da emakumeak GIBari dagokionez  duen egoera ezagutzea, haurdun geratzea nahi duen aukeratu baino lehen. GIBaren proba sistematikoki egiten zaie haurdun dauden emakumeei, aurrez informazioa jasota eta emakumeen baimenarekin. GIBa duen emakume bat haurdun badago, tratamendu
antierretrobirala ematen zaio, fetuari transmititzeko aukera txikitzeko. GIBa duten eta haurdun dauden emakumeek kasu hori haurdunaldia etetea arautzen duen legeak aurreikusten duela jakin behar dute.

 

Hau jakitea oso garrantzitsua da

GIBa EZ DA HONELA TRANSMITITZEN:

  • Eskua ematean, besarkatzean edo musu ematean.
  • Negar egitean, edo eztularekin.
  • Arroparen bidez, altzariekin edo partekatzen ditugun objektuen bitartez.
  • Jaki, edalontzi edo mahai-tresnen bidez.
  • Igerilekuetan, eskoletan, institutuetan, kuarteletan eta aisialdi-lekuetan.
  • Dutxak, konketak edo komunak partekatzean.
  • Lantokietan.
  • Taberna eta jatetxeetan.
  • Garraiobideetan.
  • Etxeko animalien, eulien edo beste intsektu batzuen bitartez.
  • Odola ematea, GIBa transmititzeko arriskurik ez duen osasun-ekintza da.
  • Ez dago inolako froga dokumentaturik, familia-, etxeedo eskola-eremuko elkarbizitza dela-eta, transmititu daitekeela probatzen duenik.
  • Inor ez da immune GIBari dagokionez, eta GIBa duten pertsonak baztertzeak horien estigma eta sufrimendua baino ez du handitzen. Seropositibotasuna edo sexualitatea bizitzea oso konplexua izan daiteke; izan ere, faktore askok eragiten dute: estigmarekiko beldurrak, diskriminazioak, baztertzeak… GIBa ikusarazten bada, inor ez da ezkutatu behar izango eta infekzioa duenak bizi normalizatua egin ahal izango du, bere osasun-egoeraren mugekin.

 

 

Proba

GIBaren proba da pertsona bat GIBarekin infektaturik dagoen edo ez jakiteko modu fidagarri bakarra. Organismoak, hiru hilabete igarota, GIBari aurre egiteko sortzen dituen antigorputzak antzematen dituen odol-analisia da.Gainera Saren proba azkarrak egiten ditugu; listu apur batekin eta 20 minututan emaitza jakingo duzu. Gogoratu proba hau anonimoa, erraza eta minik gabekoa dela.

 

PROBA EGIN


_
Get Adobe Flash Player here

 

Arrisku praktikak izan badituzu, deitu hitzordua hartzeko (948 384 149) eta GIB-HIESaren proba azkarra egin ezazu.

Gogotatu anonimoa, erreza eta minik gabekoa dela. Proba egin ezazu.

BIDEOAK


_
Get Adobe Flash Player here

 

Bideo gehiago ikusi

There are no translations available.