Imagen Asociación Sarea con eslogan de Apoyo VIH / SIDA en Pamplona, Navarra
Informatu Proba

Proba egin ezazu

Share/Save/Bookmark

Arrisku praktikak izan badituzu, deitu hitzordua hartzeko (948 384 149) eta GIB-HIESaren proba azkarra egin ezazu. Gogoratu proba hau anonimoa, erraza eta minik gabekoa dela.

SARE (k/ Suecako Hiria, 5 behea) 948 384 149.

Proba

GIBaren proba da pertsona bat GIBarekin infektaturik dagoen edo ez jakiteko modu fidagarri bakarra. Organismoak, hiru hilabete igarota, GIBari aurre egiteko sortzen dituen antigorputzak antzematen dituen odol-analisia da.

  • GIBaren proba ezin da zure baimenik gabe egin, baina anonimoa izan daiteke eta bere emaitza, isilpekoa.
  • Proba hau doakoa da sare publikoko osasunetxe guztietan. Horrez gain, GKE-etan proba egin aurretik eta ondoren informatu eta lagun zaitzakegu, modu erabat isilpekoan.
  • GIBaren probaren emaitza positiboa bada, ezagutu eta lehenbailehen hartu ahal izango dituzu  osasunlaguntza, bizi-kalitatea hobetzen duen eta bizitza luzatzen duen tratamendu eraginkorra, eta infekzioa transmititzea ekiditeko neurriak.
  • Probaren emaitza negatiboa bada, hori jakiteak zure osasuna nola zaindu eta GIB eta STIen aurka nolababestu jakiteko balioko dizu Nahiz eta praktika arriskutsuak izan, emaitza negatiboa izateak ez du esan nahi GIBa hartu ezin dezakezunik.
  • Emaitza fidagarria izateko, organismoak GIBari aurre egiteko dituen antigorputzak sortzeko behar dituen hiru hilabeteak itxaron behar dira.
  • Garrantzitsua da proba hau egitea zure sexu- edo xiringa-praktikak ez badira seguruak izan edo zure bikotearekin ez baduzu preserbatiboa gehiago erabili nahi, bi pertsonak GIBari dagokionez negatiboak zaretela ziurtatzeko.

 

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.
_
Get Adobe Flash Player here

 
There are no translations available.

PROBA EGIN


_
Get Adobe Flash Player here

 

Arrisku praktikak izan badituzu, deitu hitzordua hartzeko (948 384 149) eta GIB-HIESaren proba azkarra egin ezazu.

Gogotatu anonimoa, erreza eta minik gabekoa dela. Proba egin ezazu.

BIDEOAK


_
Get Adobe Flash Player here

 

Bideo gehiago ikusi

There are no translations available.